Loreak eta ortuko landareak, hirugarren zapatuko azokan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 13a, 09:30

Loreen eta ortuko landareen azoka, iaz. Irudia: Imanol Soriano.

Datorren zapatuan, maiatzaren 18an, egingo da hirugarren zapatuko azoka Seber Altube plazan; ohiko postuez gain, loreak eta ortuko landareak izango dira nagusi.

09:00etatik 14:00etara izango da azoka, eta, erosketa tiketarekin, gainera, landareak ere banatuko dituzte: perrexila, piper txikiak, albaka eta tomatea. Hileko saskiaren zozketa ere egingo da.

Horrez gain, izango da berezitasun bat ere: Birakolore kale antzerkia, 11:30ean. Honakoa da sinopsia: "Basilio eta Valeriak ekintzari ekitea erabaki dute: haien gurditxoa lorez beteta dutela, hiriko kaleetan zehar bizitza landatzen, haziak banatzen eta olerkiak ereiten gidatuko gaituzte. Belaunaldien arteko topaketa xamurra, berez emankorra, non guztiok ongi etorriak izango garen parte hartuz gure hiriko paisaia eraldatzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak