Arrasaten, esaterako, "Palestina Askatu! Genozidioa gelditu!" zioen pankartaren inguruan eta hainbatek Palestinako banderak zeramatzatela bildu dira herritar ugari Herriko Plazan. 12:30etan hasi da elkarretaratze isila, eta ordu erdiren buruan bukatu da.
Bergaran, San Martin Agirre plazan egin dute mobilizazioa SOS Rafah pankartarekin, eta Aretxabaletan udaletxe aurreko plaza izan da elkarretaratzerako gunea.

