"Oso ondo hasi ditugu jaiak, giro paregabea eta eguraldi bikaina dugu", dio Jone Arizabaleta Musakolako alkateak. Kaleak beteta eta jai giroan ospatzen ari dira San Isidroak auzokideak.
Jaiak atzo ekin zion arren, gaurko eguna berezia dela aitortu du alkateak: "Guretzat oso egun garrantzitsua da, Urrezko Astokiloaren entrega egiten baitugu, auzokide bati merezitako errekonozimendua emateko". Saioa Baenak jaso du aurten errekonozimendu hori, "auzoagatik urteetan zehar egindako bolondres lanagatik"; ilusio, urduri eta sorpresaz jaso du Saioa Baenak Urrezko Astokiloa.
San Isidroak hasi bezain ondo amaitzeko eskaera bakarra egin du Jone Arizabaletak: "Jendeak gozatzeko, baina arduraz jokatzeko bakarrik eskatzen dut".