Elkarretaratzea egin dute Merkal dendako langileek

Miren Arana Pagaldai 2024ko mai. 11a, 15:52

Merkal Calzadoseko langileek Arrasateko denda aurrean egin dute elkarretaratzea.

Prekariotzat jotzen dituzten baldintzei irtenbidea emateko asmoarekin, greba deitu zuten Merkal Calzadoseko langileek apirilean. Ordutik, bariku eta zapatu guztietan egin dituzte elkarretaratzeak, gaurkoan Arrasateko denda parean

2023ko urrian lan-baldintzak eguneratzeko eskaria egin eta bakarra onartzeagatik, Merkal Calzadoseko langileek greba deitu zuten apirila erdialdean: Gipuzkoako zortzi dendetatik sei batu dira grebara. Apirilean ekin zioten bariku eta zapatuetako grebekin; ostiralero Oiartzunen elkartzen dira Merkal Calzadoseko bulego azpian, eta zapatuetan aldiz herri desberdinetako denden aurrean egiten dute elkarretaratzea, gaurkoan Arrasaten.

"Lan baldintzak hobetzea eskatzen dugu: 36 orduko atsedenaldi etengabea eta jai ditugun bi zapatuak zeintzuk izango diren guk aukeratzeko ahalmena  izatea besteak beste", dio Mirari Osinalde dendako arduradunak. Pasa den astean bilera bat egin zuten arren oraindik ez dira akordio batera iritsi: "Aurreko astean egindako bileran aurrerapen txiki bat ikusi genuen, baina ez nahikoa.

Horregatik greban jarraituko dugu". Oraingoz, maiatzeko azken asteburu arte jarraituko dute greban Merkal Calzadoseko langileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak