Euskadiko Federazioak atzo, eguena, erreakzionatu zuen Lauko Finalera begira hiru klubetatik egindako protestaren aurrean. Easorena kantxa desegokia dela adierazten zuten eta ordutegiekin ere haserre zeudela, zapatutik domekara bitartean apenas zegoelako errekuperatzeko tarterik –bereziki 20:00etan jokatzen zuten taldeendako–. Bada, lehenengo arazoari konponbidea jarri dio federazioak, eta zapatuko final-erdiak, eta domekako finala Josean Gascan jokatuko dituzte (Anoeta pasealekua, 8). Ordutegiari dagokionez, domekako finala ordu erdiz atzeratu dute, 12:00etara. Horrekin konformatu beharko dira moreak.
Zapatuko final-erdiak:
- 18:00 Ibaeta Easo - Deusto Loiola Indautxu.
- 20:00 Mondragon Unibertsitatea - San Ignacio Premo.
Domekako finala:
- 12:00 Final-erdietako bi sailkatuak.