Haurren Kontseilua alkatearekin elkartu da

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko maiatzaren 9a

Martitzenean egindako saioa, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. (Argazkia: Arrasateko Udala).

Herenegun egin zuten ikasturteko zortzigarren eta azken aurreko Haur Kontseiluaren saioa. Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako 21 haurrek osatzen dute kontseilua, eta helburu nagusia da haurren parte-hartzea sustatzea, haien ahotsa entzutea eta kontuan hartuak izatea, euren interes eta beharretatik abiatuta.

Martitzeneko saioan ikasturte osoan landutako gaiak azaldu zizkieten haurrek Maider Morras alkateari eta Gladys Fernandez Belaunaldiartekotasun zinegotziari. Herria hobetzeko hainbat proposamen landu dituzte, besteak beste, osasunarekin eta kirol instalazioak hobetzearekin zerikusia dutenak. Ikasturtea amaitzen ari dela eta, Haurren Kontseiluak bere azken saioa egingo du datorren maiatzaren 24an, aurten egindako lana baloratu eta amaiera jaia ospatuko dute.

Hitzordua aprobetxatuz, haurrek udaletxea ezagutzeko eskatu zioten alkateari, eta bisita gidatu bat egiteko aprobetxatu zuten. Udal sailak eta funtzionamendua ezagutzeaz gain, alkatearen bulegoa eta udaletxeko balkoia bisitatu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak