Sanjuanetako leloa aukeratzeko 24 orduko bozketa martxan da

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko maiatzaren 8a

AEDk eta Udalak sanjuanetako zapietan eramango duten leloa aukeratzeko antolatutako lehiaketa azken txanpan sartu da. 50 proposamen jaso dituzte eta AEDk izendatutako epaimahaiak lehen galbahea egin eta gero, hiru lelo geratu dira finalista. AEDren Instagram kontuan bozkatu daiteke, bihar 15:30ak arte (@aed.elkartea).

Honako hiru lelo hauek dira finalistak:

  1. Sanjuanak su, euskaraz gu!
  2. Ixotu Euskgarra!
  3. Euskara bizi dein, esan biherrien ein!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak