Bukatzear da Arrasate literatur lehiaketaren 37. edizioa. Maiatzaren 14an egingo dute sari banaketa, Kulturaten, 19:00etan hasita. Aurtengo sari banaketan izango den gonbidatu berezia Julen Ribas komikigile arrasatearra da.
Guztira sei kategoria ezberdin egon dira aurtengo edizioan, adin tarteka banatuta. Lehen Hezkuntzako 5. mailaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailaren arteako ikasleek ilustrazio, bertso-paper eta narrazio kategoerietan parte hartzeko aukera izan dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara artekoek zein erdi mailako heziketa zikloetako 2. mailara artekoek, berriz; komikian, poesian eta mikro-ipuinean. Kategoria guztien artean, 348 lan jaso dira.
Finalisten izenak ere aurkeztu dituzte antolatzaileek:
- Narrazio atalean: Alaia Rodriguez Ondarra, Intza Arregi Mendizabal eta Jare Urrutia Uriarte.
- Bertso-paper atalean: Izadi Elorza Astola, Irati Rigodesebes Barrutia, Naira Escobar, Elene Medrano, Maider Fernandez de Arroiabe eta Jare Urrutia Uriarte.
- Ilustrazio atalean: Alaitz Garcia Valor, Aimar Rebollo, Araitz Llodio Azkarate eta Haritz Altuna Atxaga
- Mikro-ipuin atalean: Etxahun Iturriotz Arando, Ainhoa Ponferrada Mellado, Aimar Mateos Castillejo eta Kerman Petralanda Garate
- Poesia atalean: Nora Roldan Guirao, Amimar Mateos Castillejo, Alaitz Etxebarria Maortua eta Ainhoa Ponferrada Mellado
- Komiki atalean: Abdul Haseebe, Izaro Sebastian Aranburuzabala, Elene Ormaetxea Artola eta Muhammad Abdulla
Lehiaketa bakoitzak bere epaimahaia izan du eta 30 bat kolaboratzaile izan dira guztira. AEDko kideak oso eskertuta agertu dira lehiaketa antolatzen lagundu duten guztiekin.