Ekintzaz betetako asteburua San Isidro egunean borobilduko dute Musakolan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mai. 7a, 11:05

Atzo, astelehena, egin zuten jaien aurkezpena. (Argazkia: Musakolako Jai Batzordea).

Egitarau zabala aurkeztu du Musakolako Jai Batzordeak. Hala, egubakoitzean, zapatuan eta domekan egingo dituzten ekintzez gain, San Isidro egunerako ere hainbat prestatu dituzte. Era berean, Arrasateko Nagusien Kontseiluak jaialdi inklusiboa egingo du egun horretan.

MAIATZAK 10, EGUBAKOITZA (ERRETIRATUEN EGUNA)

  • 10:00etan, Herri Eskolak antolatutako Kalejira.
  • 11:00etan Musakola-Arrasate Institutoan astoaren jeitsiera.
  • 11:30ean Umeen Danborrada, Arizmendi Santa Teresa Ikastolak antolatuta.
  • 13:00etan Karro-poteoa, ostiraleko poteoa alaitzeko.
  • 17:00etan SPINNING MASTERKLASA, Musakolako kiroldegian, kanpoko patinaje aterpean. Monitore adituak. Izen ematea: Kiroldegian.
  • 17:00etan, Gaztetxokoan (Maisu Aranbarri plazan) Gazteentzako aurpegi margoketa, txapa tailerra eta jolasak. Txokolate eta bollicao banaketa 3-16 urteko gazteentzat.
  • 19:00etan Ikurrina igotzea. Buruhandiak eta konparsa gaiteroekin batera. Alkatetzatik gozoki bolo jaurtiketa. Txapela eta zapia ikurrina igotzean jantziko ditugu.
  • 19:30ean Auzoko erretiratuentzako jai-afaria Al-Andalus kultur elkartean.
  • 20:00etan hasita, San Isidro plazan kontzertuak: SOTOALDE, EVEN OHC, POLICARPO, KORPE eta DJ CHARLES RAMIREZ.
  • 22:30ean Hiru txirlo bolo txapelketa bolatokian, San Isidro elkartearen ondoan. Izen ematea: bolatokian bertan.
  • 20:00etan, barbakoa.

MAIATZAK 11, ZAPATUA (KUADRILLEN EGUNA)

  • 11:00etatik 12:00etara Kalejira Arrasate Musikaleko Gaiteroekin.
  • 11:30etik 14:00era Puzgarriak Maisu Aranbarri plazan.
  • 12:00etan Umeendako Asto jaia, Maisu Aranbarri plaza inguruan.
  • 12:00etan Herri txikiteoa, gaiteroek alaiturik. Jubilatuen tabernatik irtengo da astoa.
  • 12:30ean Txikiendako diskofesta DJ GOIKOrekin San Antolin plazan.
  • 13:30ean Mundu osoko kategorian, Urrezko Astokiloak eman eta jartzea.
  • 15:00etan Herri bazkaria San Isidro plazan. Aukeratutako bertako produktuekin eta bertako ardoz bustitako bazkaria. Musakolako txarangak alaituta.
  • 15:00etan Musakola Motor Irteera San Isidro plazatik hasita. Musakolatik zehar ibilbidea eta erakustaldia.
  • 17:00etatik 20:00etara Puzgarriak Musakola Maisu Aranbarri plazan.
  • 18:00etan San Isidro Sokatira sari nagusia. Sariak:
    1. Urdaiazpikoa+gazta+xanpaina.
    2. Urdaiazpikoa+xanpaina
    3. Gazta+xanpaina
    4. Xanpaina
  • 18:30ean "Pasapalabra Musarosko". Ziur zaude Musakolakoa zarela? , Apuntatu eta erantzun. Gaztetxokoak antolatuta.
  • 19:00etan Santa Teresa elizan, Arrasate Musikaleko talde instrumental gazteen emanaldia.
  • 19:30etan Buruhandiak gaiteroekin batera.
  • 19:30ean, San IsidRock festibala San Isidro karpan: ASSATA, AKUILU, BATEC, GARRATZ, ARKADA SOCIAL eta DJ CONDE.

MAIATZAK 12, DOMEKA (GAIXOA NI)

  • 10:00etan, 4x4 Musakolako eskubaloi txapelketa. Neska-mutilendako. Musakolako paseoko enparantzan. Santa Teresa elizaren atzealdean.
  • 10:30etan Goitibehera jaitsiera Estrellako garajeetatik kiroldegiraino. Binakako parte hartzea 646 653 422 whatsapp zenbakian izena emanda. Kaskoa eta eskularruak beharrezkoak dira.
  • 11:30etik 14:00etara Gimnasia erritmikako erakustaldia Musakolako kiroldegian.
  • 11:30etik 14:00etara Puzgarriak Maisua Aranbarri plazan.
  • 12:00etan Musakolako jubilatuen egoitzan2024 ko margo lehiaketan irabazleen sari banaketa.
  • 12:00etan Musakolako jubilatuen ondoko karpan erakusgai izango dira musakolako artistek egindako eskulan erakusketa. Horrez gain erraldoi txikien erakusketa musakolako gazte artista baten partetik.
  • 12:00etan Ipuin kontaketa Maider Alcelay eta Igor Salaren eskutik (KANTU ETA KONTU) Legarra plazan.
  • 12:30etan Musakolako gazteek Grafittia egingo dute MUTIKO KRISTAL-ek egindako plantilla baten. Musakola Herri eskolako itxituran.
  • 12:30etan Maria Vaquerizo Flamenco abeslaria Al-Andalus Kultur Elkartean.
  • 13:00etan Ibai Murguia eta Iratiren kontzertua Txinato tabernan.
  • 13:30etan Edu Zardoyaren kontzertua Gaindegi tabernan.
  • 17:00etan Sergio Arrospide monologoa Santa Teresa elizan.
  • 17:00etan Musakolako altxorraren bila. Gazte txokoak antolatuta.
  • 18:00etan. Motor erakustaldia CUADRADO STUNTen eskutik Antso Abarkan.
  • 19:00etatik 21:30etara Kaixo taldeak alaituta berbena San Isidroko karpan.
  • 19:30etan. MAX BERDIE Mentalista Santa Teresa elizan.
  • 22:30ean Azken traka Institutuko patioan. Suzko erroberak eta sorpresa ikusgarria.

MAIATZAK 15, EGUAZTENA (SAN ISIDRO EGUNA)

  • 10:00etan, Arizmendi Ikastola eta Herri Eskolako Haur Hezkuntzako umeen irteera San Isidro Plazara ekintza ezberdinak egitera: JOKOAK, IPUIN KONTAKETA, AURPEGI MARGOKETA...
    • Lehen Hezkuntzako Arizmendiko ikasleak:
      • L.H. 1-2 Eguneko zentrora abestera joango dira.
      • L.H. 3-4 Auzo garbiketa eta jasotako produktuen erakustaldia.
      • L.H. 5-6 Bolatokira joango dira.
  • 10:30etan Prozesioa Santa Teresa elizatik hasita, San Isidro elizaraino.
  • 11:00etan, meza nagusia San Isidro elizan. Ondoren, herritarrentzat luntxa San Isidro elkartean eta abesbatzarentzat erretiratuen etxean.
  • 11:30ean, Musakola eguneko zentroko egoiliarren irteera eta jaialdi inklusiboa, Arrasateko Nagusien Kontseiluaren eskutik.
  • 12:30etik 14:30etara erretiratuen etxeak eskainitako pintxo potea. Agurra eta amaiera, datorren urtera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak