'Errealismotik abstrakziora' erakusketa Arrasateko Kulturaten, Arizmendiko ikasleen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko mai. 3a, 16:21

Prentsa agerraldi eta guzti eman dute Kulturateko erakusketaren berri.

Arizmendi ikastolako DBHko 2. mailako ikasle talde batek Errealismotik abstrakziora izeneko erakusketa jarri du Arrasateko Kulturaten. Sei marrazkiz osatutako artelanak dira, errealismotik abstrakziora arteko trantsizioa iradokitzera datozenak; maiatzean zehar egongo da ikusgai.

Ikasleek honela azaldu dute erakusketako artelanen prozesua: "Proiektuaren izenak dioen bezala sei bineta edo marrazkiz osatutako artelana da, errealismotik hasi eta abstraktua izaten bukatzen duena. Lehenengo binetan, marrazki errealista egin dugu argi ilunen teknika arkatzarekin aplikatuz eta ahalik eta marrazki errealistena sortuz. Itzalak, detaile txikiak, difuminazioa... oso garrantzitsuak izan dira teknika hau aplikatzerako orduan. Errealistaren ondoren marrazki figuratiboak egin ditugu. Arte figuratiboan figura edo irudia zer den ikusi egin behar da, baina marrazkiak dituen elementuekin jolastu daiteke, figura entretenigarri edota desberdinak sortuz. Bukatzeko, irudi abstraktua egiten ikasi dugu, horretarako, forma geometrikoetara, sinpletasunera, oinarrira bideratu dugu marrazkia".

Kulturateko pasilloetako baten jarri dituzte artelanak, zintzilikatuta.

Gaineratu dute parte hartu duen ikasle bakoitzak bere gaia aukeratu ahal izan duela: "Gaia aukeratzeko orduan, barnea ukitzen digun gai bat aukeratu du ikasle bakoitzak, besteak beste, gosetea, klima aldaketa, pobrezia edo osasun mentala.  Gure lanen erantzuna oso ona izan denez, erakusketa hau egitea eskaini digute. Horregatik ikusgai dituzuen lan bakoitzaren atzealdean azalpena idatzi dugu, gizarteari artelan honen bidez eman nahi diogun mezua helarazteko". Esandako moduan, maiatzean zehar egongo da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak