AEDren eskutik, 'Laburbira'-ko film laburren emanaldia eta hika tailerra

Hasier Larrea 2024ko maiatzaren 4a

'Zirrara' laburmetraileko fotograma.

Datorren martitzenean, hilak 7, Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Laburbira film laburren zirkuitu ibiltaria iritsiko da Arrasatera. Eta, hil bukaerarako, hika, noka zein toka ezagutu eta ikasten hasteko tailerra antolatu dute.

AEDk gonbidatuta, eta Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, Laburbira zirkuituko euskarazko zortzi pieza proiektatuko dituzte, eta horietako hainbat mundu mailako zinema jaialdietatik pasa dira dagoeneko. Emanaldia martitzenean izango da, 19:30ean, Amaia antzokian. Sarrerak salgai daude antzokiko leihatilan eta udal webgunean, 5 eurotan.

Horrez gain, AEDk eta AGAKOk hika, noka zein toka ezagutu eta ikasten hasteko tailerra antolatu dute elkarlanean. Bi saio izango dira, maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara, gaztetxean. Izen-ematea maiatzaren 20ra arte egin daiteke, aed@aedelkartea.eus helbidera idatzita; plaza mugatuak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak