Arrasate Musikaleko txistulariek hasiko dute udaberriko zikloa

Hasier Larrea 2024ko mai. 2a, 15:41

Musika eskolak 21 emanaldi egingo ditu maiatzean eta ekainean; lehenengoa, domeka eguerdian, JAMEn.

Bereziki ekainean emango dituzte Arrasate Musikaleko taldeek kontzertuak, baina maiatzerako ere programatu dituzte hainbat hitzordu; guztiak, Udaberri Ziklo Musikalaren baitan. Lehen emanaldia maiatzaren 5ean izango da, domeka, 12:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean. Arrasate Musikaleko Txistulari Bandako kideak igoko dira oholtzara, eta dozena inguru pieza joko dituzte, Juan Karlos Larreategik zuzenduta.

Hainbat nobedade

Antolatzaileek berrikuntzak txertatu dituzte egitarauan; esaterako, maiatzaren 17ko ate irekiak, gurasoei eta haurrei zuzenduta. "Izan ere, lehen aldia da egungo egoitzan halako jardunaldi bat antolatzen duguna", adierazi du Edorta Ayastuy komunikazio arduradunak. Bestelako ekitaldien artean, ekainaren 7an Debagoieneko hari musika-tresnen topaketa eta hurrengo egunean Euskal Herri mailako klarinete topaketa egingo dituztela aurreratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak