La Salleri irabaziz gero, lauko finalerako txartela lortuko du MUk

Julen Murua Mesonero 2024ko api. 26a, 18:00

Naia Badiola, San Ignazioren aurkako partiduan.

"Hil edo biziko partidua" izango da domekakoa, Iñaki Ogara entrenatzailearen hitzetan

Bi jardunaldi besterik ez zaie gelditzen Mondragon Unibertsitatekoei liga erregularra amaitzeko, eta asteburu honetan lauko finalerako txartela eskuratu dezakete, Ibarra kiroldegian La Salleren aurkako partidua irabaziz gero, domekan, 18:00etan.

Aste Santu aurreko bi porroten ostean, bolada onari eutsi diote berriro Iñaki Ogararenek, hiru garaipen jarraian erdietsita; Donostiako La Salle taldearen –sailkapeneko bosgarrena– bisita izango dute asteburuan, Ogararen hitzetan "final bat" izango den partiduan. La Sallek baino garaipen bat gehiago dute arrasatearrek bi jardunaldiren faltan, eta, joaneko partida bi punturen aldearekin irabazi zutela jakinda, garaipenarekin lauko finalerako txartela lortuko lukete. Ogarak dio "hil edo biziko partidua" izango dela eta garaipena taldeak egindako merituei aitortza izango litzatekeela: "Taldeak egin duen denboraldi izugarria da eta meritu guztiak egin dituzte denboraldia borobildu eta saria eskuratzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak