Ertzaintzak eta Udaltzaingoak diote ez dutela sexu erasoekin lotutako salaketarik jaso

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko api. 23a, 14:39

Bi ertzain Arrasaten. (Goiena, artxiboko irudia)

Ustez gertatutako bi sexu erasoren berri jasotzen duen audioa zabaldu da bolo-bolo Arrasaten eta Debagoiena osoan. Horren aurrean, Arrasateko Udalak jakinarazi du Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ez dutela inolako salaketarik jaso eta, beraz, herrian zabaldu den mezua faltsutzat jo dute.

Era berean, Udalak audioa ez partekatzeko gomendatu die herritarrei, "desinformazioa, ziurgabetasuna eta segurtasun eza eragiten dituelako".  Halaber, Udalak gogorarazi du, erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, honako laguntza-zerbitzu hauek dituztela eskura:

  • Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092.
  • Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.
  • Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak