Euskal Herriko ehun mendi talde baino gehiago igoko dira zazpi herrialdeetatik aukeratu dituzten 100 tontorretara. Horietako bat Udalatx izango da eta Besaide Mendizale Elkarteak antolatu du igoera. Modu horretan, apirilaren 28an, domeka, Udala auzoan elkartuko dira, 09:00etan, eta Udalatxera igoko dira. Ondoren, 12:00etan, talde argazkia egingo dute, urteurreneko banderarekin, Asensio lepoan –bi gurutzeen arteko lepoa, ermita egon zen tokia–.