Artisauak protagonista hirugarren zapatuko azokan

Miren Arana Pagaldai 2024ko apirilaren 20a

Hilabeteko hirugarren zapatua izanik, Arrasaten bertako eta sasoiko produktuen azoka egin dute, oraingoan artisauen eskutik. 

Bertako produktuen azoka berezia izan da oraingoan, izan ere, bederatzi salmahai jarri dituzte Eskuartean Arrasateko Artisau Kolektiboak; bertan izan dira, Maybe (belarritakoak); LurMaite (tinturak eta xaboaik), Zintzilik (poltsak, kamisetak, bordatuak), Olatz (ilustratzailea), Michelle Loire (joskintza), Carlos (bitxigintza), Amaia (Larrugintza), Ekoudalatx (kosmetika naturala) eta Bergarako Wood Uhuru (egurra).

Horrez gain, gerturatu direnek bertako produktuak erosteko aukera ere izan dute; artean, ogia, pasta eta pastelak, eztia edo gazta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak