Txalaparta soinuz beteta Iturrieta

Miren Arana Pagaldai 2024ko api. 20a, 13:31

Iturrieta sagardotegian ospatu dute 'Txotxparta' (Argazkia: Ttakun).

35 lagun inguru elkartu ziren Arrasaten Txotxparta ospatzeko, eta guztiak batera abiatu ziren Aramaioko Iturrieta sagardotegira; trikitilari, txalapartari eta beste hainbeste musikari eta herritar bildu ziren

Urtero bezala Arrasateko Ttakun elkarteak bultzatuta Txotxparta ospatu zuten atzo Iturrietan; 35 lagun inguru elkartu ziren Arrasaten, eta 20:30ean autobusez abiatu ziren sagardotegira.. Gorka Zubizarreta Ttakun txalapartako kideak, sagardotegian "giro ederra" izan zutela adierazi du: "pandero, txalaparta, trikitia, adarra eta beste hainbeste izan genituen". Ttakun txalapartako kideak ez ezik, Faltzesko txalapartariak ere izan ziren afarian.

Txalaparta soinuz animatu zuten 'Txotxparta' (Argazkia: Ttakun).

Taldea handitzen

"Pasa den urtean 15 ttakunkide-z osaturik zegoen taldea, eta aurten beste 15 inguru batu zaizkigu, inoiz baino jende gehiago animatu da txalaparta elkartera", dio Gorka Zubizarretak. "Baliteke horren arrazoietako 2023ko urteurrena izatea", aitortu du ttakunkideak, izan ere, aurreko urtean 30 urte bete zituen txalaparta taldeak, eta Arrasateko kaleetan zehar hainbat emanaldi eskaini zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak