BABESTUTAKO EDUKIA

Oxfordeko Unibertsitate ospetsuak azterketa ofizialak egiteko baimena eman dio Kids&Us Arrasateri

Goiena 2024ko apirilaren 24a

Oxfordeko ordezkariak Kids&Us Arrasateko taldeari akreditazioa ematen. (Argazkia: Kids&Us)

Oxford Test of English azterketa ofiziala egiteko baimena eskuratu du Kids&Us Arrasatek. Onarpen hori lortu ahal izateko, Oxfordeko Unibertsitateak baldintza batzuk betetzea eskatzen die azterketa zentroei. Ezarritako auditoria prozesua gauzatu eta Oxfordeko Unibertsitateko ordezkarien bisita jaso ondoren, Kids&Us Arrasatek fase guztiak gainditu ditu.

Oxford Test of English nazioarteko unibertsitateetan eta erakundeetan aintzatetsia da eta Oxfordeko Unibertsitateak ziurtatuta dago; mundu osoko azterketa garrantzitsuenetako bat da. Maila askotako azterketa bakarra da; Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, A2, B1, B2 eta C2 (Advanced) mailak egiaztatzen ditu, eta %100 online egin daiteke. Hemendik aurrera edozein herritar aurkez daiteke eta ingeleseko ziurtagiri ofiziala lortu dezake.

Halaber, bi ordu irauten duen azterketak lau zati ditu; hainbat formatutako ariketak izan ohi ditu, ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazpena ebaluatzeko. Irakurmen eta entzumen probak egokitu egiten dira, eta horrek esan nahi du sistemak zailtasun handiagoko edo txikiagoko galderak hautatzen dituela, ikasleak horiek erantzuten aurrera egin ahala. Idatzizko eta ahozko adierazpenak, ordea, eskuz zuzentzen dituzte Oxfordeko irakasleek, gardentasuna, anonimotasuna eta fidagarritasuna une oro ziurtatzen dituen prozesu baten bidez.

Azterketaren ikuspegi bakar horri esker, zehatz-mehatz egiazta daiteke erabiltzailearen ingeles maila. Zera esan ohi dute Oxfordeko Unibertsitatean: "Guk ez dugu azterketa gainditzea edo ez gainditzea erabakitzen, guk ikasleak duen maila ziurtatzen dugu". Bereziki erakargarria da azterketa emaitzen azkartasunagatik; izan ere, azterketa egindako unetik hamalau egunera iristen dira emaitzak, eta ez dira iraungitzen.

Oxford Test of English entzutetsua egiteko baimenari esker, Kids&Us Arrasate aitzindari bihurtu da Debagoienean ziurtagiri hori eskaintzen. Ingelesaren ezagutza ziurtagiri ofizial batekin egiaztatu nahi duten edo behar duten ikasleek Kids&Us Arrasate hizkuntza eskolan egin ahal izango dute aurrerantzean.

Azterketarako astebeteko prestaketak

Azterketara aurkezteaz gain, prestaketa saioak ere eskainiko ditu Oxfordeko zentro aztertzaile ofiziala den Kids&Us hizkuntza eskolak. Saio horiek herritar guztiei zabalduta daude.

Prestaketa saioak aurrez aurre edo online egin daitezke.

Azterketara aurkezten direnek, prestaketa saiorik gabe, 139 euro ordaindu beharko dituzte; aurrez aurreko ikastaro intentsiboa egiten dutenek 260 euro ordaindu beharko dituzte; eta, azkenik, online ikastaro intentsiboa hautatzen dutenek, 240 euro. Azken bi aukera horien prezioan ikastaroa, materiala eta azterketa bera sartuta daude. Aukera desberdin horietako batean izena eman nahi dutenek klik hemen egin dezakete, eta, izena ematez gain, ingeles maila ezagutzeko aukera ere izango dute interesatuek.

Ez izan zalantzarik, eta jarri zure ingeles maila proban hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak