San Andres auzoko jaiak apirileko azken aste bukaeran datoz

Mirari Altube Arrese 2024ko apirilaren 19a

Apirilaren 26tik 28ra eta maiatzaren 1ean ospatuko dituzte jaiak Arrasateko San Andres auzoan. Jai batzordeak egitarauaren berri eman du, eta ohi legez, hitzordu sorta zehaztu; besteak beste izango dira puzgarriak eta Potx magoa umeendako; musikari dagokionez Gozategirekin erromeria, Urban 13 Kolektiboarekin hip-hop doinuak eta Figueras Fest jaialdia; eta hutsik egiten ez duten herri bazkaria eta mus txapelketa.

Hona hemen egitaraua osorik:

Apirilak 26, egubakoitza
  • 11:00 Haur eskolakoen kalejira.
  • 17:00 Pregoia, gaztetxokoko neska-mutikoen eskutik.
  • 17:15 Marrazki lehiaketa, Arrasate Herri Eskolako Bedoñabe eraikinean.
  • 17:30 Buruhandiak.
  • 17:30 Aurpegi-margotzea, Kurtzetxiki plazan.
  • 18:00 Txokolatea, Kurtzetxiki plazan.
  • 21:00 Cricket dardo txapelketa, Equs tabernan.
  • 23:00 Kontzertuak: Gozategi.
  • Ondoren DJak: Josu Aramburu, Liza eta Joss.
Apirilak 27, zapatua
  • 11:00 Puzgarriak, Cordoba y Oro plazan.
  • 11:30 Pulpeiroak, Gudari plazan.
  • 12:00 Harri-jasotzaileen eta aizkolarien erakustaldia, Hiruki plazan.
  • 15:00 Herri bazkaria eta oparien zozketa.
  • 16:00 Hip Hop Eguna Urban 13K-ren eskutik, Hiruki plazan.
  • 20:00 Figueras Fest musika jaialdia: Salvate si puedes; Kontralde; Josetxu Piperrak; A Fuego y Tu; eta Malaña.

Egun osoan zehar Mutiko Kristalen grafitia Equos taberna alboan.

Apirilak 28, domeka
  • 11:00 Puzgarriak, Cordoba y Oro plazan.
  • 11:30 Pulpeiroak, Gudari plazan.
  • 12:00 Arrasateko erraldoien eta txistularien kalejira.
  • 13:00 Patata tortilla txapelketa, Gudarien plazan.
  • 16:00 Mus txapelketa, Rincon tabernan.
  • 17:00 Potx magoa, Gudarien plazan.
  • 18:00 Umeentzat disko festa Akorderekin.
Maiatzak 1, eguaztena
  • 10:00 Kurtzetxikira mendi irteera, San Andresko autobus geltokitik abiatuta.
  • 11:00 Meza, Arimazubiko elizan.
  • 13:30 Poteo herrikoia Ad Libitum txarangarekin.
  • 14:00 Nagusien bazkaria eta dantzaldia.
  • 18:30 Bocabeats Comedia, Gudari plazan.
  • 20:00 Kontzertua: Trumans taldea. Errebuelta kalean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak