Ikastaroaren helburua da, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileei, begiraleei edo entrenatzaileei tresnak ematea, "nerabeen artean alkohola eta gainontzeko drogen gehiegizko kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko", antolatzaileen esanetan.
Modu horretan, aisialdi, kirol, kultur eta hezkuntza arloko hezitzaile, begirale edo entrenatzaileei zuzenduta egongo da, "nerabe eta gazteen hurbileko erreferenteak baitira, eta haiekin drogen inguruan hitz egiteko eta arriskuak murrizteko mezuak helarazteko egokiak izan baitaitezke".
Formazioan parte hartu duten pertsonek ziurtagiria jasoko dute.