Dozena bat ertzain jarri ziren talde bien artean, eta 19:15ak arte luzatu zen egoera. Oihuak izan ziren alde batetik eta keinuak eta grabaketa saioak bestetik, Herriko Plazan gertaerak jarraitzera etorritako gero eta jende gehiago pilatuz.
VOX-eko kideek 19:15ean jaso zuten plazan jarritako mahaia, eta ertzainez inguratuta irten ziren alde zaharretik. Istiluak areagotu egin ziren une horretan. Tentsioak gora egin zuen eta Zurgin kantoia eta Ferrerias kalearen arteko bidegurutzean gaiztotu egin zen egoera. Kristalezko edalontzien eta botilen jaurtiketak egon ziren eta ertzainek kolpeak banatu zituzten.
Segurtasun sailetik jakinarazi dute pertsona bat dagoela zigorrerako proposatua herritarren segurtasunaren kontrako legea hausteagatik.