Ateak irekitzeko jardunaldien baitan, Arrasateko familiek hiru ludotekak bisitatzeko aukera izango dute aste honetan, 17:00etatik 20:00etara.
- Erdigunean, Okendo ludoteka (Okendo, 4).
- Santa Marina auzoan, Santa Marina ludoteka (Galizia, 1.A).
- Uribarri auzoan, Usaetxe ludoteka (Usaetxe plaza, 6).
Bestalde, ludoteka ibiltaria Erguingo Itxaropena plazan izango da datozen lau zapatuetan. "Askotariko txokoak jarri eta hainbat aukera izango dituzte parte-hartzaileek sormena lantzeko, harremanak egiteko, mahai-jolasak ikasteko, norbere gaitasun eta abileziak erakusteko eta abar", adierazi dute Txatxilipurdi elkartetik.
Esan moduan, Itxaropena plazan elkartuko dira, 11:30etik 13:30era, eta bi hezitzaile izango dituzte bidelagun. Egunak, berriz, honako hauek izango dira: Apirilak 13, 20 eta 27 eta maiatzak 4. Ohi moduan, 3-12 urte artekoek eta horien guraso edo arduradunek izango dute aukera parte hartzeko.