Urrezko intsignien banaketa-ekitaldira joateko autobusa antolatu du Besaidek

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko api. 8a, 16:34

Besaide Mendizale Elkartearen irteeretako bat.

Euskal Mendizale Federazioaren 100. urteurrenaren ospakizunen baitan, 40 urte baino gehiago federatuta egon direnei urrezko intsignia banatuko diete apirilaren 24an, Tolosako Leidor aretoan, 18:30ean. Ekitaldira joateko autobusa egongo da Arrasatetik, baina aurrez izena eman beharko da, apirilaren 14a baino lehen.

Ekitaldirako gonbidapena emailez banatu diete federatu batzuei eta beste batzuei, aldiz, Besaide Mendizale Elkartetik telefonoz jakinaraziko diete. 40 bat arrasatear eta haien laguntzaile edota senideak daude gonbidatuta eta, beraz, ekitaldira joateko autobus bat antolatu du Besaidek.

Hala, apirilaren 24an Zalduzpeko geltokitik aterako da autobusa, 17:00etan, eta ekitaldia amaitutakoan luntx txiki bat egongo denez, itzulera 22:30ak aldera izango da.

Izena emateko hiru aukera egongo dira:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak