Ikastaroa hamasei ordutakoa eta presentziala izango da, Kulturaten. Ondorioz, eta komertzioetako ordutegiekin bateragarri egiteko, ordutegia 13:40tik 16:20ra izango da. Saioak apirilaren 23an, 25ean eta 30ean eta maiatzaren 2an, 7an eta 9an izango dira, hau da, martitzen eta eguenetan.
Komunikazio gaitasunak garatzeko behar diren ezagutzak eskuratzea izango da helburua. Horrez gain, salmenta harremanak hobetzeko teknikak, tresnak eta estrategiak landuko dituzte, baita salmentaren egungo egoera ezagutu eta prozesu hauek eta bezeroen fidelizazioa nola kudeatu ere.