Udaberriko ikastaroak prest ditu Loixek

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko apirilaren 8a

Zeramika ikastaroak eskainiko ditu Loixe taldeak apirilaren 23tik ekainaren 13ra, eta izen-ematea zabalik dute dagoeneko. Hastapen zein trebatze saioak izango dira, martitzen eta eguenetan, Kulturolan. Izena emateko, deitu 685 79 61 27 telefono zenbakira.

Ikastaro horiek balioko dute zeramika prozesuak ezagutzeko, zerotik hasita, edo prozesu horietan sakontzeko. "Teknika eta akabera desberdinak landuta, partaide bakoitzak sortuko ditu hainbat pieza bere proiektu propioari jarraituta", adierazi dute Loixeko kideek.

Honako hauek izango dira mailak, eskola egunak eta ordutegiak:

  • A Taldea: Hastapena eta Trebatzea. Astearteak eta ostegunak. 10:00-12:00.
  • B Taldea: Hastapena eta Trebatzea.  Astearteak eta ostegunak. 16:00-18:00.
  • C Taldea: Hastapena eta Trebatzea. Astearteak eta ostegunak. 19:00-21:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak