33 urte beteko ditu AGAKOk

Gontzal Belategi Zubia 2024ko api. 4a, 12:34

AGAKOko kideak joan zen urtean egindako adierazpen batean.

33 urte beteko ditu AGAKOk eta urtemuga ospatzeko egitarau oparoa aurkeztu dute gazte alternatiboen kofradia organizatuko kideek. Apirilaren 20an ospatuko dute AGAKO eguna.

AGAKOren 33. urtemugaren berri eman dute Arrasateko Gaztetxeko kideek. 33 urtez elkartasunaren sarea ehuntzen lelopean, hilabete osoko egitaraua prestatu dute. "Ilusio handiz prestatu dugun egitarau batekin gatoz" iragarri dute kofradiako kideek sare sozialen bitartez.  Festa eta hausnarketarako espazioak uztarturik agertzen dira bertan. Eolikoen afera oso presente egongo da hitzaldi, mural margotzea eta mendi martxa baten bidez. Apirilaren 13an Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik lelopean, Azpeitian egingo den mobilizaziora joateko kedada ere ageri da. Horrez gain, mural margotzeak, futbolin txapelketak eta kontzertuek osatzen dute egitaraua.

AGAKO eguna

Aurten, apirilaren 20an ospatuko dute AGAKO eguna. 12:00etan emango diote hasiera egitarauari, Udalatx dokumentalaren emanaldiarekin eta honen inguruko solasaldiarekin. 20:00etan Xaukena elektrotxaranga ibiliko da Arrasateko kaleetan barrena. Amaitzeko, No somos cicatriz; Chuleria, joder! eta Kaparrak taldeen kontzertuak egongo dira, 22:30ean hasita. Kontzertuak doan izango dira. Hurrengo egunean, 17:00etan elkartuko dira guztia garbitzeko.

Egitaraua

Apirilak 4, eguena

  • 22:00: Kooltur Ostegunak. Lion's Law eta Pineapple Sweets.

Apirilak 12, egubakoitza

  • 18:30: Hitzaldia: Krisi ekologikoa aztergai. Alain Arruti eta Beñat Arregi, Aramaixo Bizirik.
  • 20:00: Mural margotzea eolikoen aurka. Azken ibaia guztiz lehortzean konturatuko gara dirua ezin dela jan.

Apirilak 13, zapatua

  • 10:00: Eolikoen aurkako mendi martxa Besaidera.
  • 16:30: Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik Azpeitiko manifestaziorako kedada Monteazpin.
  • 22:00 Kontzertuak (5 euro): Neskatasuna eta Yugular.

Apirilak 19, egubakoitza

  • 18:00: Futbolin txapelketa (bikoteko 5 euro).
  • 22:00: Mural margotzea: Erasorik ez erantzunik gabe.

Apirilak 20, zapatua (AGAKO Eguna)

  • 12:00 Udalatx dokumentalaren emanaldia eta solasaldia.
  • 20:00 Xaukena elektrotxaranga.
  • 22:30 Kontzertuak (doan): No somos cicatriz, Chuleria, joder! eta Kaparrak.

Apirilak 21, domeka

  • 17:00 Herriak zikindu, herriak garbitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak