Lore More taldearen 'Trapu zikinak' antzezlana ikusgai apirilaren 12an

Gontzal Belategi Zubia 2024ko api. 3a, 13:41

Apirilaren 12an, 19:00etan hasita, Trapu zikinak antzezlana eskainiko du Lore More antzerki talde nafarrak, Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) Auditoriumean. Emakume Txokoaren egitarauaren baitan antolatu dute ekimena.

Udalbiltzaren Geuretik sortuak programaren bueltan sortu zuten Lore More antzerki talde nafarreko kideek Trapu zikinak antzezlana. Emakume Txokoaren egitarauaren baitan, Arrasatera helduko da apirilaren 12an. Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) Auditoriumean izango da emanaldia, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.

2018an sortu zen Lore More, Maialen Diaz eta Mikele Urrozen eskutik. Biak ikusi ahalko dira oholtza gainean, Laura Villanuevarekin batera. "Trapu zikinak garbilekuetan bildu eta lan egiten zuten emakumeen lanari omenaldi bat egitearen desirarekin sortutako antzezlana da. Herri garbitokietatik abiatutako antzerki sorkuntza kolektiboa."

Sinopsia

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak. Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin daiteke? Ze hitzekin? Ikuskizun hau garbilekuetan aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak