Gurutze-bidea egin dute fededunek hamalau geldialditan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko martxoaren 29a

Portaloitik Santa Barbara parkerainoko bidea egin dute dozenaka herritarrek, Bibliako pasarteak eta kanta elizkoiak tartekatuz.

Gurutze-bidea egin dute gaur goizean fededunek Arrasateko kaleetan, Ostiral Santuaren harira; hain justu, hamalau geldialdi egin dituzte bidean, Jesusen gurutzatzearen aldi guztiak gogoratzeko. Horazio Argarate apaizaren gidaritzapean, 08:00etan atera dira Portaloitik, eta 09:30ak alderako iritsi dira Santa Barbara parkera. 80 herritar inguru gerturatu dira, eta txandakatu egin dituzte Bibliako pasarteen irakurraldiak eta aurrealdean zeramaten gurutzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak