Arratsaldeko zazpietarako egin dute hitzordua txalaparta taldeko kideek Irati tabernan poteoa hasteko. Ostean, autobusa 20:30ean irtengo da, Garibai geltokitik, eta 00:15ean itzuliko da Arrasatera. Sagardotegian menu beganoa jateko aukera izango dela aurreratu dute antolatzaileek, baina aurrez abisatu beharko dute aukera hori nahi dutenek; gainera, afaria txalapartarekin eta musikarekin girotuta egongo da. Sagardotegira joan nahi izan ezkero, Irati tabernan eman beharko da izena, hilaren 16a aurretik. Txartelak salgai daude dagoeneko 45 eurotan; ikasleek eta langabeek, berriz, 40 eurotan.