Apirilaren 2an, martitzena, bizikleta txangoa egingo dute Eskoriatzako tirolinaren parkera. Egun osoko irteera izango da, 11:30eatik 17:30era Euria eginez gero, sukaldaritza hondoratua tailerra egingo dute gaztelekuan.
Eguaztenean, apirilak 3, Iruñera irteera egingo dute gaztetxoek, Salting Iruña parkera, ohe elastikoen parkea. 10:00etan aterako da autobusa Arrasatetik, eta 18:00etan bueltatu. Plaza mugatuak izango dira eta 10 euroko kostua izango du.
Apirilaren 4an, eguena, tenis txapelketa egingo dute Musakolako kiroldegian. Honako hau arratsaldeko plana izango da, 16:00etatik 20:00etara.
Egubakoitzean, apirilak 5, Zumaia-Zarautz mendi martxa egingo dute, egun osoko irteeran. 10:00etan aterako dira autobusean Arrasatetik, eta 20:00ak inguru bueltatzea aurreikusten da. Plaza mugatuak daude, eta 5 euroko kostua izango du.
Zapatuan, hilak 6, espeleologiaren txanda izango da. Horretarako Arrikrutzera (Oñati) irteera egingo dute, eta adituen laguntzarekin, kobazuloa ezagutuko dute. Plaza mugatuak daude, eta 5 euroko kostua izango du.
Egitarauaren azken egunerako –apirilak 7, domeka–, tren geltokiko gaztelekuan Txilling Eguna izango da, ohikoa duten espazioan lagunartean egon eta modu librean jolasteko.