Agortuta daude Neomak-en Arrasaterako sarrerak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko mar. 21a, 17:20

Apirilaren 14an Amaia antzokian izango dira, Kontu zaharrak berri biraren barruan.

Sekulako harrera du Arrasateko hiru musikari kide dituen Neomak taldeak Euskal Herrian zein nazioartean. Horren erakusle da martxoaren 2an Donostiako Victoria Eugenia antzokian abiatu zuten Kontu zaharrak berri izeneko bira. Harrezkero, Donibane Lohizuneko Tanka antzokian eta Bilboko Arriagan izan dira, eta etzi, zapatua, Iruñeko Gayarren dute hitzordua. "Oso gustura ari gara. Emanaldi bakoitzean artista-gonbidatu bat izaten dugu. Olatz Salvador, Sara Zozaya eta Sua taldeko Ane eta Janire izan dira orain artekoetan, eta Olaia Inziarte, Idoia Asurmendi, Fillas de Cassandra eta Pello Reparaz izango dira datozenetan", azaldu dute taldekideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak