Pintura gorriekin egin diote eraso gaur Arrasateko ertzain-etxeari. Argia komunikabideak kaleratu duenez, "ezezagun batzuek" ohar baten bidez azaldu dituzte erasoaren arrazoiak. Hala, agerkariak dioenez, "indarkeria poliziala" salatu eta "kolektiboki erantzuteko" deia egitea izan dute helburu: "Euskal Herria eta bertako langileria jazartzen duten zipaioak zuzenki seinalatu ditugu".
Gaineratu dutenez, "grebalari eta piketeen kontra oldartu, mugimendu sozialak eta herri eragileak isunez ito, etxegabetzeak egin eta gazteak kriminalizatzea" egozten diote Ertzaintzari.