"1983an abiatu zuen GAL taldeak bere ibilbide bortitza, eta 1984ko martxoaren 23koa ez zen GALen lehenengo ekintza izan, ezta azkenengoa ere, gutxienez 83 lagun hil baitzituzten hark eta beste zenbait taldek", nabarmendu dute dinamikako kideek. "Bada garaia egiari galde diezaiogun, herri memoria gal ez dadin", gaineratu dute.
