'Nire ongizate emozionala zaintzen' tailerra apirilaren 10ean hasiko dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mar. 19a, 14:47

Zortzi asteko tailerra da, eta Arrasateko Osasun Zentroan egingo da, 16:30etik 19:00etara bitartean, Paziente Bizia programa dela-eta.

Eritasun batekin edo gehiagorekin bizi diren edo bizi izan diren pertsonak dira Nire ongizate emozionala zaintzen tailerraren dinamizatzaileak, Osakidetzak monitoretzat izendatu baititu Paziente Bizia programaren baitan. Hala, haien esperientziak partekatuko dituzte tailerrean, "osasuna zaintzeko daude moduak zeintzuk diren ezagutzeko".

Tailer horrez gain, beste hiru ere egingo dituzte, formatu berean: Nire diabetesa zaintzen; Minbizia izan ondoren nire osasuna zaintzen; Nire ongizate emozionala zaintzen; eta Nire bihotz-gutxiegitasuna zaintzen. Are gehiago, bi ikastaro ere egingo dira: Entrenamendu aktiboa eta Neure burua zaintzen, besteak zaintzeko. Halere, horiek guztiak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako beste osasun etxe batzuetan izango dira, ez Arrasaten.

Izena eman nahi izanez gero, Osakidetzako webgunearen bitartez egin daiteke. Zalantzak argitzeko eta informazio gehiago eskuratzeko, berriz, bi bide daude: 943 006 551 edo pacienteactivo@osakidetza.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak