San Juan jaietako kartel lehiaketa martxan da

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mar. 18a, 15:11

Udalak dagoeneko publikatu ditu 2024ko San Juan jaiak iragartzeko kartel lehiaketarako oinarriak. Horiei jarraikiz, lehiaketa irekia izango da Debagoieneko edozein udalerritan erroldatuta dauden biztanleentzat. Lanak apirilaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira BAZen. Irabazlea epaimahai bidez aukeratuko dute eta hark 750 euroko saria jasoko du.

Lanak originala izan beharko du eta kartela osatzeko teknika librea izango da. Parte-hartzaile bakoitzak, beraz, nahi eran egin ahal izango du kartela. Edozelan ere, badira errespetatu beharreko oinarri batzuk. Esaterako, kartelak nahitaez bertikala izan behar du eta honako testu hau ere jaso beharko du: 2024 San Juan Jaiak Arrasate.

Neurriari dagokionez, eskuz egindako kartelen neurriek 50 x 70 zentimetrokoak izan behar dute, eta euskarri informatikoan (Pen Drive edo CDan) aurkezten dutenek gutxienez Din A3 tamainako paperean ere inprimatuta aurkeztu beharko dute. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak guztiak. Horrekin batera, gutun-azal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adierazi beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak