Aikido Arrasatek arte martzialen topaketa egin du asteburuan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko martxoaren 18a

Topaketan ateratako argazkia.

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako 60 bat haur elkartu ziren zapatuan Musakolako kiroldegian, Leintz Eskola Kirolaren eskariz Aikido Arrasatek antolatutako arte martzialen topaketan. Sei irakasle aritu ziren saioa dinamizatzen.

Jose Manuel Matas Aikido Arrasateko entrenatzaileak azaldu duenez, bi orduko topaketa izan zen. "Motza, baina intentsitate handikoa. Norbere buruarekin bakean bizi ahal izateko balioak, diziplina, eta errespetua izan genituen ardatz". Horrez gain, meditazio teknikak eta ariketak egin zituzten, estresa kanalizatzeko. "Azkenik, aikidoko oinarrizko teknikak ere egin genituen. Hori guztia, psikomotrizitate eta psikologia jolasekin batera, gorputza eta adimena landuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak