Arrasateko gaztetxeko kideak "nazkatuta" daudela adierazi dute: "Nazkatuta gaude! Errepresioarekin eta indarkeria polizialarekin amaitzeko ordua da. AGAKOtik arduraz bizi ditugu azken asteetan emandako gertakariak: kargak, erasoak, zaurituak... Badakigu ez direla kasu isolatuak. Urteak daramatzagu honi aurre egiten. Aski da!".