Iñaki Egañak hitzaldia egingo du eguaztenean Iratin

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko martxoaren 14a

Irati Topalekua.

Sortuk antolatzen duen Karkabatik herria zikloaren baitan, GALen sorreraz eta 80. hamarkadaz ariko da Iñaki Egaña historialaria( 1958, Donostia), Xabier Perez de Arenaza GALek eraildako arrasatearraren 40.urteurrenaren testuinguruan. Martxoaren 20an izango da saioa, 19:00etan, Irati Topagunean, Herri memoria gal ez dadin izenburupean.

Iñaki Egañari dagokionez, euskal idazlea da, hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du eta liburu ugari argitaratu ditu, saiakerak gehienak, baina baita eleberriak eta haur liburuak ere. Euskal Memoria fundazioko presidentea da eta Espainiako Gerra Zibileko eta Frankismo garaiko erailketak, desagertzeak eta gehiegikeriak sakon ikertu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak