Musikaz beteriko egunak datoz Arrasateko gaztetxean

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko mar. 14a, 15:05

112 taldea Danbakako kontzertuan, 2022an.

112, Dirty Old Gasteiz, Berandu Baino Lehen, Txandal Vandals, Anixe, Pxli.721, An2an, Brgs eta Loreak ariko dira biharko eta etziko kontzertuetan eta eguenean, aldiz, Libe Garcia de Cortazar Libe musikariak hartuko du gaztetxeko oholtza.

Musika erdigunean jarrita, asteburu betea dute Arrasateko gaztetxean. Batetik, bihar, egubakoitza, Palestinaren aldeko kontzertu solidarioa egingo dute, 22:00etan hasita. 112, Dirty Old Gasteiz eta Berandu Baino Lehen taldeak ariko dira oholtza gainean; sarrera bost euro izango da. "Sarreretatik lortutako dirua palestinar herriaren aldeko borroka finantzatzeko izango da", azaldu dute AGAKOko kideek.

Zapatua, bestalde, EguzkiFest jaialdia egingo dute, 22:30ean hasita. Honako musikari hauek ariko dira: Txandal Vandals, Anixe, Pxli.721, An2an, Brgs eta Loreak; sarrera bost euro izango da.

Azkenik, martxoaren 21ean, eguena, Libe Garcia de Cortazar Libe musikariak hartuko du gaztetxeko oholtza, Kooltur Ostegunen baitan, 22:00etan; sarrera zazpi euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak