Programaren helburu nagusia da udalerriko adinekoentzako eta familiartekoentzako zerbitzuen mapa bat egitea, bai eta eremu geografikoetan biztanleriaren zahartze progresiboaren eta auzoen sakabanaketaren aurrean hauskortasun- eta kalteberatasun-egoerak antzematea ere. "Komunitatean adinekoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko eta arreta berritzeko helburua dugu", diote Aita Mennitik.
Hala, honako hauek dira hiru programak:
- Itzulgarri. Ahultasun-egoeran dauden adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko diziplina anitzeko arreta-programa, ariketa fisikoa, errehabilitazio funtzionala, estimulazio kognitiboa eta laguntza emozionala barne hartzen dituena.
- Zaintza Eskola. Terapia pertsonalizatuak, prestakuntza eta informazioa adinekoentzat, senideentzat eta zaintzaileentzat, plataforma digital baten bidez.
- Denbora Bankua. Denbora trukatzeko komunitatea, belaunaldien arteko lankidetza eta adinekoen, senideen, zaintzaileen eta komunitatearen arteko zaintza sareak, plataforma digital baten laguntzaren bidez. Bere helburuen artean, nahi ez den bakardadearen ondorio negatiboak arintzea nabarmentzen da.
Izena emateko, 943 79 44 11 telefono zenbakira deitu beharko da, eta Jose Ezquerra Aita Menniko adinekoen koordinatzaileaz galdetu. Proiektuak Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailaren eta Arrasateko Nagusien Kontseiluaren laguntza du.
Informazio gehiago, hemen.