Irabazi asmorik gabeko herriko elkarteek antolatutako udaleku edo kirol campusetarako bakarrik eskatu daitezke laguntza horiek eta familiek bi baldintza bete beharko dituzte:
- Arrasaten erroldatuta egotea.
- Gehieneko diru-sarrera gordinak urteko honako hauek izatea:
- 20.000 € / 2 laguneko familien kasuan.
- 26.000 € / 3 laguneko familien kasuan.
- 30.000 € / 4 lagun edo gehiagoko familiak.
Modu honetan, baldintzak betetzen dituzten familiek, %90eko deskontua jasoko dute matrikularen ordainketan, gehienez ere 200 eurora arte.
Eskaerak Arrasate.eus webgunean egin daitezke, edota Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ). Informazio zabalagoa honako bide hauek erabiliz lortu ahal izango da: BAZen, Arrasateko Udaleko Gazteria Bulegoan (Biteri kalea 3) edo 943 25 20 65 telefonora deituta.