Goienagusik urteko batzar orokorra egin du

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko mar. 11a, 12:59

Goienagusik Kulturaten egindako batzar orokorreko irudia. Argazkia: Iñigo Barrena.

Kulturateko areto nagusian egindako batzarrean, iazko jardun ekonomikoa zein izan zen aztertu, 2023ko kudeaketa nolako izan den azaldu eta 2024ko aurrekontua onartu dute, besteak beste

Goienagusi elkarteak urteko batzar orokorra egin du Kulturateko areto nagusian. Gaurko batzarra aprobetxatu dute, besteak beste, aktak onartzeko, iazko jardun ekonomikoa azaltzeko, 2023an elkartearen kudeaketa nolakoa izan den azaltzeko, eta, 2024ko aurrekontuaren berri emateko. Zuzedaritzak ez du inolako arazorik izan ezarritako puntuak aurrera eramateko

Aipatzekoa, ikasturte berriko aurrekontuak, iazkoarekin alderatuz izango duen gorakada. Alde batetik, udaletatik jasotako diru laguntza handitu egin da, eta, bestetik, Caixabank Fundazioak 5000 euro eta Kutxa Fundazioak 10000 euro eman dizkiote Goienagusiri. "Diru laguntza hauekin bazkideen kuota erdira jaitsiko dugu, 80 eurotik 40 eurora. Era berean, kanpora egiten ditugun irteeretarako autobusak ere diru horretatik bideratuko dira, eta, gainera, egingo ditugun ekitaldi berezietarako finantziazio moduan ere balioko digu" azaldu du Jesus Mari Ugarte Goienagusiko lehendakariak.

Zuzendaritza batzordeko aldaketak

Urteko batzar orkorreko beste puntuetako bat, maiatzetik aurrera, zuzendaritza batzordeko kide izango direnak onartzea izan da. Arantza Gardokik hartuko dio lekukoa lehendakaritzan Jeus Mari Ugarteri. Era berean, orain arte lehendakariorde izan den Gardokiren tokia, Bego Lejardi bokalak hartuko du.

Bokaletan ere aldaketa egongo da, hiru kide berri sartuko direlako. Iaztik jarraituko duen Marian Perurenari gehituko zaizkio Miren Eraña, Itziar Arrue eta Mikel Tatiegi, Bego Lejardi, Imanol Aginagalde eta Miren Uribesalgo ordezkatuz. Esti Mendarozketa izango da diruzain berria Koro Loiti ordezkatuz. Idazkaritzan berriz, ez da aldaketarik egongo eta Mikel Goenagak jarraituko du.

Bazkide kopuruaren muga kenduta

Gainontzeko puntuen artean, barne araudiak izango dituen hiru aldaketa daude. Lehenik, batzarrak murriztea erabaki dute, errepikakorrak izan ez daitezen. Bigarren, botazio elektroniokaren erabilera martxan jartzea erabaki dute, gaur lehen aldiz egin duten moduan. Azkenik, bazkide kopuruaren muga ezabatzea ere adostu da; momentuz, 242 bazkide ditu Goienagusik. "Gaur egun 240 bazkidetan dugu muga hori jarrita eta uste dugu 250 izatera iritsi gaitezkeela, beraz muga kentzea erabaki dugu eta gutxianaka zifra horretara iristea" dio Ugartek.

Galde erreguen txandan, ekintzetan parte hartzeko dauden aukerak izan dira eztabaidagai, baina, batzordeak, momentuz, erabiltzen duen formatua aldatuko ez duela adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak