Martxoko hirugarren zapatuarekin batera egingo dute bertako produktuen azoka, Seber Altube plazan, 09:00etatik 14:00etara, eta karapaixoa izango da produktu izarra. Hala, karapaixo salmentarako posible izango da aurrez erreserba egitea Artazubiagan 639 65 13 40 telefono zenbakian, Errastikon (646 82 08 57) edo Irrika Gluten Freen (647 73 79 80). Erreserba egiten dutenek azokan bertan jasoko dute produktua.
Halaber, azokan erosten dutenen artean hamabi karapaixo zozkatuko dituzte egunaren amaieran.