Chaba Seini: "Borrokan jarraituko dugu eta jarraitu behar dugu"

Miren Arana Pagaldai 2024ko mar. 9a, 10:00

'Emakume sahararren borroka' hitzaldia.

Chaba Seini Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko idazkari nagusiak, Emakume sahararren borroka hitzaldia eskaini zuen atzo Kultur Ateko areto nagusian.

Emakume sahararrek hainbat ekintza antolatu zituzten atzo martxoaren 8a ospatzeko. Lehenengo, herritarrei tea eta Saharako produktuak jateko gonbitea luzatu zien, eta ostean Emakume sahararren borroka hitzaldia eskaini zuten. Eguraldia zela eta, Kultur Ateko areto nagusian egin zuten ekintza, baina hala ere hainbat herritar animatu ziren, produktuak jan eta hitzaldia entzutera.

"Haserre eta suminduta"

Chaba Seini Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko idazkari nagusiak gidatu zuen hitzaldia, eta historikoki emakume sahararren egoerari buruz aritu zen: "Gaur egun emakume sahararra haserre dago, amorratuta, Espainiako gobernuko presidenteak eginiko azken adierazpenekin suminduta". Izan ere, Maroko lurrari egindako "beste engainu" bat dela, salatu du Chaba Seinik, eta emakume sahararra gezurrak eta tratu txarrak jasotzera ohituta dagoen arren, "haserre" daude. "Borrokan jarraituko dugu, eta jarraitu behar dugu, ez dago zalantzarik", dio Chaba Seinik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak