Lilabide martxa egin dute lehenengo aldiz

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mar. 8a, 15:52

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Sasobidek antolatu du. 11:30ean hasi da, eta batukada lagun izanda, parte-hartzaileek bost kilometroko ibilbidea egin dute. Hiru emakume helduenak omendu dituzte.

Lehenengo aldia izan du aurtengoan Lilabide martxak, eta dozenaka emakume elkartu dira. 11:30ean hasi dute ibilbidea parte-hartzaileek, Biteri plazatik, eta ordubeteren ondoren iritsi dira Herriko Plazara, 12:30ean. "Oso gustura egon gara. Jende askok hartu du parte, baita ezagutzen ez genuenak ere. Datorren urtean esperientzia apur bat gehiago izango dugu egitasmo bera antolatzeko", adierazi du Marije Etxebarria Sasoibideko kideak eta martxaren antolatzaileak.

Parte hartzaileetako hiruk, gainera, aipamen berezia jaso dute ibilbidea egiten helduenak izateagatik: Feli Etxebarriak, 1936an jaioa; eta Angelines Castellanok eta Maria Jose Gilek, 1940an jaioa. Hain justu, diploma bana jaso dute Maider Morras Arrasateko alkatearen eta Eva Abuin Elkarrekin Arrasateko zinegotziaren eskutik. "Ez genuen horrelakorik espero, baina pozik gaude; hunkitu ere egin gara", adierazi dute hiru omenduek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak