Arrasate Judo Elkartekoak txukun Gipuzkoakoan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko martxoaren 8a

Azken hilabeteetan Arrasateko infantilak Gipuzkoako txapelketan parte hartzen ibili dira. Joan zan zapatuan, martxoak 2, Gipuzkoako infantil mailako hirugarren eta azken fasea jokatu zuten Urnietan. Arrasate Judo Elkartetik lau judokak parte hartu zuten, hiru fasetan maila ona erakutsiz.

Azken fasea bukatuta, txapelketako podiumera igotzea lortu zuten laurek eta, bide batez, Euskadiko txapelketarako sailkapen zuzena. Honako emaitza hauek eskuratu dituzte:

48kg azpiko kategorian:

  • Eider Varonak bigarren postua.
  • Irati Jimenezek hirugarren postua.

57kg azpiko kategorian:

  • Izar Arrotxa bigarren postua.

63 kg azpiko kategorian:

  • Irantzu Souto hirugarren postua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak