Azken urratsa ematea besterik ez zaio gelditzen Ander Murua pilotari arrasatearrari Javier Goñiren Omenezko XXXII. txapelketako finalera iristeko. Final-laurdeneko partidan 22-9 irabazi zioten Muruak eta Bernaolak Fernandez-Loza bikoteari; oraingoan, finalerdian, Lizeaga eta Oliden garaitu beharko dute txapelketako finalera iristeko. Ustezko final batean, Zubizarreta-Lizeaga edo Igoa-Gabirondo bikoteek jokatutako partidako garailea izango lukete aurkari Muruak eta Bernaolak.
Final-laurden erosoa
7 eta 0-eko partzialarekin hasi zuten partidua Muruak eta Bernaolak, eta Fernandez eta Loza hiru tantora hurbildu baziren ere (8-5) gutxirako balio izan zuen; izan ere, Muruak bere erritmoa inposatu zuen aurrean eta Bernaola oso sendo aritu zen atzean. 22 eta 9koa islatu zuen markagailuak partiduaren amaieran.