Euskararen aurkako oldarraldia salatzeko elkartu dira Arrasateko plazan

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko mar. 6a, 19:14

Gaur arratsaldean plazan egindako elkarretaratzea. Argazkia: Iñigo Barrena.

Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako elkarretaratzeekin bat egin du Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa-k eta hainbat herritar hurbildu dira herriko plazara, deialdiarekin bat egiteko.

Bilbon egin dute elkarretaratze nagusia Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, baina Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa-k bat egin du dei horrekin eta herriko plazan, euskararen aurkako azken sententziak salatu eta langile zein herritarren eskubideak aldarrikatu dituzte.

Elkarretaratzea deitzeko arrazoia, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegiak, Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetzea izan da. Sententzia honek, lanpostu publikoa eskuratzera zihoazen berrehundik gora langilerengan izan du eragina, baina, horretaz gain, protokolotik salatu dute, sententzia honek, langileez gain, "hizkuntza eskubideei" kaltetzen diela.

Era berean, duela hilabete batzuk Gipuzkoako Uliazpi fundazioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren edota Irungo udaltzaingoen kasuak ekarri dituzte gogora, erakunde publikoen hizkuntza politika deuseztatzea nahi duen oldarraldi "orkestratu" baten aurrean gaudela salatzeko.

Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa-k deitu du elkarretaratzea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak