Bosgarren urtez jarraian, Garaia Talentuaren Kudeaketa jardunaldiak egin dituzte otsailean Garaia parke teknologikoan, "pertsonen kudeaketan diharduten profesionalen arteko" topaketan. "Ezagutza trukatzeko eta giza baliabideen kudeaketa eraginkorragoa eta erakunde osasungarri eta orekatuagoak lortzeko estrategia berriak ezartzen lagunduko duten tresnak bilatzea" izan du, hain justu, xede. "Gaur egungo eta etorkizunekoei erronkei buruz hausnartzeko ateak ireki ditu, hainbat arazori irtenbideak eskainiz; esate baterako, motibazio eta konpromiso falta, emozioak eta talentuaren ordainketa".
Hala, jardunaldietan izan dira, besteak beste: Asier Lopez de Gereño, Orekan Bizi enpresako kidea; Maria Alonso, Daitekekoa; eta Pilar Romero, Ingroup-ekoa. Horrez gain, Jon Zabalek "osasun emozionala eta mentala autokudeatzen laguntzeko tresnak" eman ditu eta Belen Urrutiak hainbat metodologiaren berri eman du "enpresa osasungarri bat sortzeko".