Eguraldia lagun izan ez duten arren "oso gustura" egin dute mendi irteeran

Miren Arana Pagaldai 2024ko mar. 3a, 18:00

"Mendizaletasun geldoa sustatzeko" Besaide Mendizale Elkarteak mendi ibilaldi neurtua antolatu du Kurtzetxiki, Bedoña eta inguruetara; eta euria egin duen arren debagoiendar asko animatu dira irteerara

Gipuzkoako mendi federazioak bultzatuta bost herri desberdinetan ibilaldi neurtua antolatu da gaurko egunerako. Besaide Mendizale Elkartea izan da aurten ekintza honen antolatzailea, eta Kurtzetxiki eta Bedoña inguruetara bi ibilbide desberdin eskaini diete animatu diren debagoiendarrei, biek Arrasateko Kulturola aterpean izan dute hasiera eta amaiera.

Olatz Igartua Besaide Mendizale Elkarteko presidentearen hitzetan, "mendizaletasun geldoa bultzatzeko" ekimena da, hau da, "lagunekin oinez joan eta paisaiaz gozatzeko" helburua duen ekintza da.

"Arazorik gabe"

"Prebisio guztiaren gainetik oso ondo joan da eguna, parte hartzaileek adierazi digutenez oso gustura aritu dira eta ez da inongo arazorik egon", dio Olatz Igartuak. Izan ere, euri zaparradak protagonista izan diren aste honetan, "espero baino eguraldi hobea" izan dutela aitortu du eta astea "urduri" pasa duten arren, ekintza burutzea lortu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak